Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloia guneko Mendi Giden Zerbitzu Ofiziala hasiko da bihar. Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago, eta helburua bertako bioaniztasuna eta kultura ondarea ezagutaraztea da.
Asteburu honetan Aizpitarteko leizeak ezagutuko dituzte, duela 30.000 urteko pertsonak nola bizi ziren ikusteko. Bihar euskaraz izango da, eta igandean, gazteleraz. Biak ala biak 10:00etan hasiko dira, parke naturaleko informazio bulegotik abiatuta.
Ez da egingo duten ibilbide bakarra izango, beste hiru ere egingo baitituzte, hainbat datatan. Horrela, Aizpitartekoa uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean zein 23an eta 24an egingo dituzte. Euskaraz izango dira larunbatetakoak eta gazteleraz igandetakoak. Gainontzeko ibilbideak hauek dira:
- Añarbeko Baso Erreserba: Ekainak 14, abuztuak 8 eta 9 euskaraz. Gazteleraz ekainaren 15ean, abuztuak 10ean eta 22an.
- Anfibioak bizi diren Malbazargo gunea: Ekainak 21, abuztuak 15 eta 16 euskaraz. Gazteleraz ekainaren 22ean, abuztuak 17an eta 29an.
- Lau Haizetara Parkea eta San Marko gotorlekua: Uztailak 10, abuztuak 2 eta 30ean euskaraz. Uztailak 11, abuztuak 3 eta 31n gazteleraz.
Helduentzako bi euro balio du ibilbide bakoitzak, eta 7 eta 16 bitartekoentzako euro bat. Gazteago direnek ez dute ordaindu beharko.
Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatu behar da edozein ibilbide gidatu egiteko, asteazkenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, bai 943 44 96 38 telefonoan edo baita turismo@errenteria.net posta elektronikoan ere.