'Luis Marianorekin ibilbidea' prestatzen hasiko dira asteburuan
Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Luis Marianorekin ibilbidea izeneko ekitaldia antolatu du tokiko gobernuak abuztuaren 13rako, asteazkenarekin. Hori prestatzen hasteko helburuarekin, lehen entseguak burutuko dituzte asteburu honetan.

Hala, herritarren parte hartzea eskatuko du jarduerak. Izan ere, ibilbideak aurrera egin ahala Luis Marianoren bizitzaren errepasoa egingo dute parte hartzaileek, eta haren abesti ezagunenak interpretatuko dituzte bide horretan.
Luis Marianoren mendeurrenaren ekitaldi sorta antolatzen ari den lantaldeak adierazi duenez, datozen asteotan orrialde bat ahalbidetuko dute Facebook-en informazio eguneratua emateko eta herritarren parte hartzea eskatzeko.