
Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatutako ekitaldien barruan, Luis Marianorekin ibilbidea izeneko ekitaldia antolatu du tokiko gobernuak abuztuaren 13rako, asteazkenarekin. Hori prestatzen hasteko helburuarekin, lehen entseguak burutuko dituzte asteburu honetan.

Joritz Galarragak eta Laura Olaizolak irabazi dute 59. Gipuzkoako haurren dantza solte txapelketa. Herenegun jokatu zen txapelketa Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga osatutako bikotea sailkatu zen bigarren tokian,

Xabi Salaberria oiartzuarrak atzo, Gure Esku Dagoren giza katean, 88. kilometroaren irudiak jaso zituen bideo bidez. Oiartzuarren kilometroa izan zen. Ondokoa da bideoa. http://youtu.be/EUmHAdA2Tmc

Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko delegatuak eta Cristina Laborda Obra eta Bide Publiko departamentuko zinegotziak Irungo Debekatutako hiriaren mapan emandako aurrerapausoak azaldu dituzte gaur goizean egindako agerraldian. Emakumeentzat arriskutsuak izan daitezkeen puntu beltzak zehazten ditu mapak, eta lehen fasean 42tik 12 konpondu dituztela azaldu dute delegatuek.