Trafikoa mantsotzeko lanak amaitu dituzte Lezon
Bide segurtasuna areagotzeko Lezon hasitako lanak amaitu dituzte. Bi hilabete iraun dute Errenteria eta Gaintxurizketa arteko errepidean eta Lezo eta Hondarribia arteko errepidean egindako lanek. Lanen barruan, abiadura muga 50 km ordutik 30 km ordura pasa dute oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Horrekin batera bideak estutu egin dituzte, galtzadaren erdibitzaileetan irlak egin dira oinezkoen joan etorriak babesteko, erdibitzaile goratuak jarri dituzte eta oinezkoentzat lau pasabide irladun egin dituzte. Bidegorria ere egin dute Jaizkibel hiribidean. Bi kilometroko zabalera du azken horrek. Gi-2638 errepidean 30 aparkaleku egin dituzte lan horien barruan.
Lezoko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izan du lanak egiteko. 173.000 euro inbertitu ditu guztira aldundiak.