Beñat Igerabide musikari adunarrak bere lehen diskoaren doinuak eramango ditu ostegun honetan, hilaren 12an, Errenteria-Oreretako Reyna tabernara.
Orbainak (
Merezi ote da lehen singlea) du izena diskoak, eta pop, rock, blues eta countryaren eremuetan murgildu da. Igerabiderekin batera bere taldea egongo da: Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriazu (baxua) eta Gorka Urra (gitarra). Kontzertua, ohi bezala, 22:30ean hasiko da eta doan izango da.

Beñat Igerabide eta bere taldeak Reynan kontzertua emango dute