Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:
Trintxerpeko Ur-gaiñ elkarteak egoitza berriaren inaugurazioa ospatuko du larunbatean, bazkari batekin. Ostiralean, baina, ateak zabalduko dizkiete bazkideen senide eta lagunei, 18:00etatik 21:00etara, elkarte berria ezagutu dezaten.
Ikas Jolasen parte hartzen duten haurrek Zu al zara indartsuena? obra antzeztuko dute gaur, asteartez, Mendeluko Eguzki Kultur Zentroan, 18:30ean.
Hondarribiko Herri Olinpiaden hurrengo ekitaldia antolatzen hasteko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bi astean behin elkartuko dira.