Eztena jaialdiak antzerki eta dantzan murgilduko du Errenteria-Orereta hilaren 19tik 22ra

Mikelazulo elkartearen eskutik, antzerkiak eta dantzak Errenteria-Oreretako hainbat kale eta gune hartuko ditu hilaren 19tik 22ra. Seigarren aldiz antolatu dituzte jardunaldiak, eta, aurten ere, eskaintza oso zabala Antzerkian arriskuak hartzen dituztenei toki ematea dela jakinarazi du Mikelazulok. Horrez gain, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana bermatuko duen elkargune izan nahi dutela adierazi dute. Publikoarekin “konplizitatea” sortzeko asmoz, Eztenakide figura sortu zuten. Diruz laguntzen dute jaialdia, eta trukean informazio zuzena jasotzen dute, baita Niesseneko emanaldiko sarrera dohainik ere. Esteka honetan dago jardunaldien egitarau osoa zein antzezlanen gaineko informazioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.