Hurrengo olinpiadetarako ideiak bilduko dituzte ostiralean

Hondarribiko Herri Olinpiaden hurrengo ekitaldia antolatzen hasteko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bi astean behin elkartuko dira.

Hondarribiko Herri Olinpiadak antolatzeko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Aurtengo ekitaldiko arrakasta eta gero, hurrengoa antolatzen hasi nahi dute. Horregatik, bilerara ahalik eta jende gehiena joateko eskatu dute antolatzaileek, datak zehaztu, probak proposatu eta abar egiteko. Olinpiadak bukatu zirenean bi astean behin biltzeko konpromisoa hartu zuten herriko gazteek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.