Errenteriako Udalak sexu erasoa salatu du, eta mobilizaziora joateko deia luzatu du

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, larunbata goizaldean Lezoko jaietatik bueltan Errenteria-Oreretara zetorren neska bati egindako sexu erasoa salatu du adierazpen instituzional baten bitartez. “Zoritxarrez, jaietan ere ematen dira emakumeen kontrako erasoak, eta, hartara, emakumeei independentzia eta segurtasuna ukatzen zaie”, adierazi du udalak. Eraso horiek gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ezak indarrean jarraitzen duela argi uzten du udalaren arabera “Gizonek emakumeen gaineko botere harremana dute”, gaineratu dute. Udalak horrelako gertakariak “guztiz gaitzesten” dituela berretsi dute, eta herritarrak parte aktibo izatera deitu ditu, erasoak ez onartuz eta salatuz. Ildo horretan, etzi, 19:30etik aurrera, Renfeko tren geltokian egingo den elkarretaratzearekin bat egin dute, eta herritarrak joatera gonbidatu ditu. Oarsoaldeko beste hiru udalek bat egin dute adierazpenarekin zein deialdiarekin.   112 telefonoa Errenteriako Udalak gogorarazi du larrialdiko edozein egoeratan 112 telefono zenbakira deitu behar dela, “egoeraren aurrean babesa, orientazioa eta medikuen edo polizien laguntza jasotzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.