Beñat Igerabidek estreinako diskoa aurkeztuko du Reynan, ostegunean

Beñat Igerabide musikari adunarrak bere lehen diskoaren doinuak eramango ditu ostegun honetan, hilaren 12an, Errenteria-Oreretako Reyna tabernara. Orbainak (Merezi ote da lehen singlea) du izena diskoak, eta pop, rock, blues eta countryaren eremuetan murgildu da. Igerabiderekin batera bere taldea egongo da: Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriazu (baxua) eta Gorka Urra (gitarra). Kontzertua, ohi bezala, 22:30ean hasiko da eta doan izango da.
Beñat Igerabide eta bere taldeak Reynan kontzertua emango dute

Beñat Igerabide eta bere taldeak Reynan kontzertua emango dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.