Piano erraldoia jarriko dute ostiralean Zabaltza plazan

Piano erraldoiaren aurkezpena

Piano erraldoiaren aurkezpena

Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunei jarraipena emanez, piano erraldoi bat jarriko dute ostiralean Zabaltza plazan, 18:00etatik aurrera. Bidasoa institutuko ziklo ezberdinetako ikasle eta irakasleek diseinatu dute pianoa. 5×6 metroko azalera du denera. Hala, ostiraleko ekitaldian Ametsa Abesbatzak parte hartuko du Luis Marianoren zenbait kanta interpretatuz. Horien ondotik, herritarrek ere pianoa probatzeko aukera izango dute. Halaber, udal gobernutik jakinarazi dutenez, 100 dira dagoeneko Luis Marianoren merkataritza kanpainarekin bat egin komertzioek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.