Euskal gatazka lantzen duen 'Asier ETA biok' dokumentala emango dute ostiral honetan Itsas Etxean

Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Sarrerak 4 euroko prezioa du.

Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Aitorren txikitako lagun baten istorioa kontatzen du dokumentalak, Asierrena: “Egun batez, nere txikitako lagun zen Asier, desagertu egin zen. ETAn sartu zen. Nola azaldu zer eraman zuen neri ulertzea hainbeste kosta zitzaidan erabaki hura hartzera?”.
Dokumentaleko fotograma bat

Dokumentaleko fotograma bat

Sarrerak 4 euroko prezioa du eta dagoeneko Kutxabanken bidez eros daitezke Interneten (komisioarekin). Bestela, emanaldiaren egunean bertan Itsas Etxeko leihatilan salgai jarriko dituzte, proiekzioa baino bi ordu lehenagotik. Filmari buruz gehiago jakiteko irakurri EITB.com atarian Aitor Merinori egindako elkarrizketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.