
SOS Arrazakeria taldeak Europa Ekialdeko etorkinek Astigarragan eraikitako egonlekua hizpide duen Balta Txuria. Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua izenpeko dokumentala emango du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Proiekzioaren ondotik, mahai-ingurua egingo dute Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, Maite Olaziregi Astigarragako alkateorde eta irakasleak, Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiak eta Sorina Lunca Balta Berdea kokaguneko bizilagun ohiak.



Hondakinen bilketaren inguruan antolatu duten mahai inguruarengatik zoriondu dituzte Pasaiako PSE-EEk Trintxerpeko atez atekoaren kontrako plataforma "aitortu, babestu eta zoriondu" nahi izan du lehengo asteartean Trintxerpeko alkateordetzan antolatutako mahai-inguruarengatik. Era berean, udal gobernu taldea kritikatu du,

Mikel Arrizabalaga eta Maite Fernandez mendizaleek Jaizkibelgo itsas labarretan hartutako irudien bideo erreportaje txikia publikatu du Berriako Ibilkari mendiko atalak. http://youtu.be/Wjaf_sooOsU

Lan hauei esker, Portuaren eremu osoan ibili ahal izango dira aurrerantzean tona askoko garabiek. Lanak Portua lehiakorragoa izateko baliagarri direla dio Agintaritzak.

Epaiaren arabera, bereizi egin behar dira "erakunde terroristarekiko bat egite ideologikoa edo bere helburu politikoekiko ekarpena" eta "gizartean izua zabaltzeko ekintzak". Horrela saihesten da "indarkeriarekin zer ikusirik ez duten jarrerak delitu terroristatzat jotzea". Boto partikularra eman du Nicolas Poveda epaileak.

Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan.

Garapen agentziak iazko balantzea aurkeztu du gaur San Markoko gotorlekuan. Bertan, agentziako arduradunez gain, eskualdeko alkateak zein iaz enpresa abian jarri duten hainbat lagun izan dira.

Erdi Aroko Azokari lotuta eta hori ere ohitura zaharra bilakatuz, azokako argazki lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak. Sari potoloak egongo dira lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 eurokoak.