Pasaiako PSE-EEk atez atekoaren kontrako Trintxerpeko plataforma zoriondu du
Hondakinen bilketaren inguruan antolatu duten mahai inguruarengatik zoriondu dituzte
Pasaiako PSE-EEk Trintxerpeko atez atekoaren kontrako plataforma "aitortu, babestu eta zoriondu" nahi izan du lehengo asteartean Trintxerpeko alkateordetzan antolatutako mahai-inguruarengatik. Era berean, udal gobernu taldea kritikatu du,
Hondakinen bilketaren inguruan antolatu duten mahai-inguruarengatik zoriondu dituzte
Pasaiako PSE-EEk Trintxerpeko atez atekoaren kontrako plataforma “aitortu, babestu eta zoriondu” nahi izan du lehengo asteartean Trintxerpeko alkateordetzan antolatutako mahai-inguruarengatik. Era berean, udal gobernu taldea kritikatu du, mahai-inguruan parte hartu ez zuelako. “Bilduko gobernu taldearen ordezkaririk parte hartu ez izana, eta beren ordezkaritza Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren esku utzi izana mespretxu lotsagabea izan da, antolatzaileentzat ez ezik, parte-hartzaileentzako”, salatu du PSE-EEk. Pasaiako PSE-EE plataformaren zerbitzura dagoela berretsi dute sozialistek.