Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitzol Gogorza "berehala askatzea" eskatu dute

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/06/12
Aitzol Gogorza, agerraldia Denborak ez du etenik, Aitzol askatu herri dinamikaren barruan, agerraldia egin zuten atzo Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, eskaera bakarrarekin: larri gaixo dagoen Aitzol Gogorza euskal presoa aske uztea. Ehunka lagun bildu ziren elizaren atarian egindako agerraldian. Ondoko agiria irakurri zuten bertan hitza hartu zutenek: “Denboran luzatzen ari den, eta berria ez den, errealitate injustu eta dramatiko batek ekarri gaitu gaurkoan plaza honetara: Gaixo dauden euskal presoen egoera larriak, alegia. Edonor, edozein eta edonoiz gaixo egon gaitezke; inor ez dago egoera horretatik salbu. Hauetako hainbati aurre egiteko zientziak aurrerapen anitzak izan ditu, gehienak gaixotasunarekin duintasunez bizitzeko aukera emanez. Baina dena areagotu eta larriagotzen da espetxea tartean jartzen denean:lau horma ospelak, osasun artatze desegokiak, segurtasun argudio merkeak, tramite luzatze amaiezinak, eskuburdinak, espetxezainak, poliziak, mediku-poliziak, norbanakoaren oinarrizko duintasun ezaugarrien desagerpena, txantaiak, konfidantzazko medikuak artatzeko debekuak, sendien inpotentzia eta ezinegona, sakabanaketa, denbora… denbora; etenik ez duen erlojuz kontrako lasterketa makabroa. Kartzelan mantentzeko soberan duten denbora. Osasunez bizitzeko falta zaien denbora. Eta  adibide lazgarriak bezain muturrekoak badaude: Ventura Tomé, Ibon Iparragirre, Gari Arruarte, Ibon Fernandez de Iradi, Txus Martin…minbizietaz ari gara; esklerosiaz, bihotz arazoetaz… bizitza bera kinka larrian jar dezaketen gaixotasunetaz. Kartzelan gatibu egonik, zer esanik ez. Urrutirago joan gabe, herrian bertan, horren adibide dugu Gaztañoko  bizilaguna den  Aitzol Gogorzaren egoera. Aitzol 1999an atxilotu zuten estatu frantsesean eta atxiloketa eta espetxeratzearen ondorioz bere gaixotasuna berpiztu eta asistentzia psikiatriko espezializatua behar izan zuen. 2011ko ekainean Espainaratua izan zen eta urte bereko Urrian larriagotu egin zitzaion gaixotasuna, obsesibo konpultsibo aldi larriekin. 2013ko azaroan  bere egoeraren larritasuna ikusirik Basauriko espetxera ekarri zuten. Azken bi urte hauetan maiz ingresatu behar izan du Basurtoko ospitalean. Gaur hemen bildu garenok, gaixotasun larriak dituzten presoen berehalako askatasuna, eta bereziki gure bizilaguna, Aitzol Gogorzaren berehalako etxeratzea eskatzen dugu. Izan ere,  pertsona guzti hauek  giza duintasunaren eskubide oro urratuz bere integritate fisiko eta moralaren aurka jokatuz preso mantentzen dituzte eta gizagabeko tratua ematen diete horren ondorioz. Zer esanik ez beraien senide eta lagunekiko egoera honek sortarazten dien oinaze gehigarriaz ohartzen bagara. Nahikoa da! Gaur zoritxarrez ez da ezer bukatuko plaza honetan; gaixotasun larriak dituzten presoen egoera orokorrean, eta gurera etorrita Aitzolen egoera, lan iraunkor baten premian egongo da bihartik aurrera ere. Herriz herri, auzoz auzo, sektorez sektore, eremuz eremu. Norbanako bakoitzak egin dezakeguna garrantzitsua da, ezinbestekoa hobe esan, keinu edota ahalegin txikienetik handienera gauza asko egin daitezke eta guztiak izango dira baleko. Zuk egiten duzun apurtxoa, ezdeusa iruditu arren, oso garrantzizkoa da, arnasaldi bat izan daitekeelako muturreko egoeran dagoen gure bizilagunarentzat, eta beraz, zure sinadura eta  laguntza eskatzera gatoz. Oraindik jarraitu beharko dugu, bai. Giza eskubideak errespetatuak eta beteak izan daitezen aldarrikatzen jarraitu beharko dugu. Euskal jendarteak eskatzen duen gatazkaren konponbidea hauspotzen eta sendotzen, bakezko eta elkarbizitzazko eskenatoki bat guztion artean eraikitzen. Ez gaude etsitzeko, ezta pentsatu ere! Bildutako sinadurarekin, instituzio, eragile zein norbanako interpelatzen jarraituko dugu eta jasotako babesarekin etorkizunean ekimen desberdinak burutuko ditugu. Aitzol bera, gaixo dauden presoak eta gainontzeko guztiak etxeratuko dituen sare herritar anitz eta zabal bat ehuntzen jarraituko dugu eta bidelagun nahi zaitugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.