Gizon bat atxilotu dute Errenteria-Oreretan, bikotekide ohia erasotzea leporatuta
Ertzaintzak 34 urteko errenteriar bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, ustez bikotekide ohia jotzeagatik. Arratsaldeko lauak baino hogei minutu lehenago etxebizitza batera joateko abisua jaso zuten poliziek, eraso bat izan zelako. Iritsi zirenean, erasoaren biktima zein egungo bikotekidea zeuden etxe barruan, eta ustezko erasotzailea, berriz, eskaileretan. Emakumea jotzeaz gain, atea tokitik atera zuela esan zien bikoteak ertzainei. Emakumea Donostia Ospitalera eraman zuten, eta erasotzailea ertzain etxera eraman zuten, epailearen aurretik pasatu baino lehen.