O'Club taldeak kontzertua emango du etzi, Buxan tabernan
Hainbat musika estilo jorratzen dituen O’Club musika taldeak kontzertua emango du etzi, hilaren 14an, Errenteria-Oreretako Buxan tabernan. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Ez da egun horretan egingo duten saio bakarra izango. Izan ere, goizean Munduko Arrozak jaialdian ariko dira, jam session bateko oinarrizko musikari gisa.