Azterketa gainditu du Futbol 7ko txapelketak

Errenteriako Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, futbol 7ko txapelketan parte hartu dutenek lehiaketaren oso balorazio positiboa egin dute. Inkesta bat egin diete parte-hartzaileei, txapelketaren antolaketari buruz, instalazioen kalitatearen inguruan eta webgunearen gainean galdetzeko. Gehienek –%49,40ak– oso ontzat jo du txapelketa; bikaina da %8,2rentzat eta txartzat edo oso txartzat %5,9k baino gutxiagok jo dute. Inkestaren emaitza lehiaketaren web gunean eskuratu daiteke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.