Gizon bat atxilotu dute, bikotekidea iraindu eta jipoitu duela leporatuta
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Olibet auzoko etxe batean, bikotekidea iraindu eta jo zuela egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 20:00ak inguruan dei bat jaso zuen Ertzaintzak, eraso baten berri emanez. Emakumeak tratu txar fisiko zein psikologikoak jaso zituela adierazi zien. Seme-alaben aurrean eztabaida eduki ondoren, iturri berberaren arabera betiere, erasotzaileak ohe baten aurka bultzatu zuen emakumea. Ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua leporatuta.