Datorren astean ospatuko dute Galiziako XXV. Kultura eta Aste Folkloriko Gastronomikoa, Errenteria-Oreretan. Asteartetik ostegunera Galiziari buruzko hainbat hitzaldi emango dituzte beste hainbeste lagunek. Asteburuan, berriz, jana, edana eta musikaren txanda izango da. Hona hemen egitarau osoa:
Ekainak 24, asteartea
- 19:00etan: Maiatzen festa Galizian hitzaldia, Xoan Alonso Dominguezen eskutik, Reina aretoan. Literaturaren, artearen, gastronomiaren eta Santiago Bidearen aldizkariaren XVIII. Zenbakiaren aurkezpena: Estadea (2014ko ekaina). Doan banatuko zaie kultura-ekitaldi horretara joaten diren guztiei. Aurkezpena bere zuzendari eta fundatzaile Xose Antonio Vilaboa Barreirok egingo du.
Ekainak 25, asteazkena
- 19:00etan: Wolframioaren ustiatzea Galizian, Manuel Gomez Garcia Gipuzkoako Galizia Etxeko Trisquele gaita eta dantza galiziarren taldeko zuzendariaren eskutik.
Ekainak 26, osteguna
- 19:00etan: Xose Estevez Rodriguezek Diaz Castro: Argiaren poeta hitzaldia emango du Reina Aretoan.
Ekainak 27, ostirala
- 20:00etan: Galiziako gastronomiaren standaren inaugurazio ekitaldia. Galiziako Etxeko zuzendaritza eta udaleko agintariak izango dira bertan.
Ekainak 28, larunbata
- 19:00etan: Galizia Etxeko Trisquele taldearen emanaldia Gamon Zumardian: gaitariak, musikariak eta dantzariak izango dira bertan.
- Egun osoan zehar Galiziako jakiak dastatzeko aukera izango da.
- 21:30ean: Queimada dastaketa.
Ekainak 29, igandea
- 12:00etan: Trisquele taldearen emanaldia, Gamon Zumardian.