Madalenetako omenduak zeintzuk izango diren aztertuko dute astearteko plenoan
Errenteriako Udalbatza asteartean bilduko da, 18:30etik aurrera, zortzi gai aztertzeko. Nagusienak hiru izango dira: Madalenetako omenduak zeintzuk izango diren, PSE-EEk aurkeztutako haurren elikadura bermatzeko mozioa eta Espainiako konstituzioaren erreformaren gaineko bi mozio. Horietako bat PSE-EEk aurkeztuko du, eta bestea Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikarrak, Errenteriako Ezkerraren adostasunarekin. Ondasun eta Eskubideen Inbentarioaren zuzenketa bat onartuko dute, ohiko puntuez gain.