
Auzoetan egindako lanen berri emateko, eta gauzatu ez direnen egoera zein den azaltzeko auzo batzarren erronda egingo du udalak azte honetan, gaurtik hasita.

Irailaren 5era arte ondoko ordutegiak izango dituzte liburutegiek, eta tartean oporrengatik itxita ere izango dira:

Atzo Arrandegi kalera arteko zatian aritu ziren asfaltatze lanetan Trintxerpeko kale nagusia eraberritzeko lanak bukatzear daude. Atzo arratsaldean Azoka eta Arrandegi kalearen sarrera arteko zatian aritu ziren lanean.

Bukatu dira sanpedroak. Jaien azken egunean haurrak izan ziren festetako protagonistak. Herri bazkaria, puzgarriak, aparraren festa, buruhandiak.... egitarauaren jarduera gehienak izan ziren haientzat propio antolatuak

Xabier Agotek, Aitor Edrosok eta Brian McClellanek gidatu zuten aurkezpena Atzo ziren uretaratzekoak, baina ezinezkoa izan zen. Azken ukituak baino ez dira falta uztailean Bretainiako Morbihanen egingo duten Internacional Atlantic Challengean Euskal Herria ordezkatuko duen iola bukatzeko, baina hala ere, atzo aurkeztu zuten prentsa aurrean, besteak beste proiektuan parte hartze garrantzitsua izan duen Brian McClellanek AEBera itzuli behar duelako. http://youtu.be/o1h5rvv5tW0

Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta Kanpoko Desfibriladore Automatikoko (DEA) ekipoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo du hilaren 14an eta 15ean Soroetagaineko egoitzan. Matrikularen kostua 90 eurokoa da, eta izena emateko interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.

Gaur, asteartea, bilera egingo du Hondarribiko Gazte Asanbladak gazte xaia-n (Puntaleko eskola zaharreko lokalean), besteak beste, "abordaia, gazte eguna eta jaietako beste hainbat gauza antolatzeko". 19:00etan hasiko da.

Ostirala bitartean itxita egongo da Bizi Badia informazio bulegoa. Hortik aurrera, hauexek ordutegiak:

Hilaren 15era arte zabalik da kultura egitarauetarako diru laguntzak eskatzeko epeaa. Oinarriak eta eskaera orria udalaren webgunean edota Kultura eta Hezkuntza Sailean eskuratu daitezke

El hombre más rico del mundo barietate ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean, hilak 4, Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da. Tokia hartu behar da, baina, lehenago.

San Pedro eta San Martzial jaien Urdanibia plazako egitarau herrikoiaren astearteko ekitaldiak.

San Pedro eta San Martzial jaien asteleheneko ekitaldiak.