Baratze Parkeko I. Azokatxo Eguna egingo dute larunbatean Lezon

Azoka egunaren bidez erabiltzaileen zalantzak argitu eta ezagutza areagotu, eta erabiltzaileen arteko harremana sendotu nahi dute Lezoko Udalak eta Kutxa Ekoguneak.

Lezoko Baratze Parkeko I. Azokatxo Eguna egingo dute etzi Lezoko Udalak eta Kutxa Ekoguneak antolatuta. baratze Parkeko erabiltzaileek dituzten zalantzak argitu eta ezagutza areagotu nahi dute egunaren bidez, eta baita erabiltzaileen arteko harremana eta ezagutzen trukea bultzatu ere. Azkenik Baratze Parke Sareko beste esperientziekin harremanetan jarri nahi dituzte Lezoko baratze ekologikoak lantzen dituzten lagunak. Horretarako goiz osoko egitaraua antolatu dute udalak eta Ekoguneak, 10:30ean hasi eta 12:30ean amaituko dena. Ikastaroa poraktikoarekin hasiko dira eta bertan, tomate landareen zainketa ekologikoaz ariko da Aitziber Otegi Aburuza. Hiri baratzetan eta tontorrean egindako konpostan aditua da Otegi. Hitzaldi horretan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea galdetegia beteta edota 943 55 20 20 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa doakoa da. Produktu ekologikoen salmenta Baratze Parkeko lehen azokak salerosketarako aukera emango du, bestalde. Produktu eta landare ekologikoen postuak jarriko dituzte eta hurbiltzen diren haurrei begira tailerrak antolatuko dituzte. Lezokoaz gain, urtea amaitu aurretik beste bi saio egingo dituela jakinarazi du halaber, Ekoguneak. Urrian  udazken-neguko baratzaren plangintzaz ariko dira Ekogunean bertan. Abenduan berriz, neguko ongarritzeaz eta partzelen prestatketaz udaberriari begira ariko dira Alegian izango den saioan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.