Gazte Izanak-ek zabalik du jaietarako jokoetan izena emateko aukera
Gazte Izanak Oiartzungo erretiratuen elkarteak jakinarazi du prest dituela jaiei begirako joko txapelketak, eta horietan izena eman daitekeela. Jokoak musa, truka, tutea, punttoa, seiak, boluak, toka eta botea dira. Elkartean bertan eman behar da izena.