
Heldu den ostegunean hasiko da Blues Jaialdia, baina dagoeneko hasiak dira motorrak berotzen.

Pasaiako Udalak, berdintasun mahaiaren babesarekin, eraso sexual eta sexisten kontrako adierazpen instituzionala zabaldu du sanferminen atarian. Aipatu adierazpenaren bidez Bekoz Beko eta Harremantxo taldeek gaurko deitu duten elkarretaratzeari babesa agertu eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.

Lehengo astelehenean bildu zen aldundian ogasun batzordea; EAJren arabera, Bilduren kontrako botoaren ondorioz bertan behera geratu dira "Pasaitarren bizi kalitatea hobetzea helburu zuten beren lau proposamenak".

2014ko hilabete guztietan bezala, iazko ekainarekin alderatuz gora joan da Pasaiako portuaren trafikoa. Aurreko hilabetean 289.566 tona gai mugitu ziren azpiegituran, iazko ekainean baino %25,18 gehiago. Aurten, denera, 1.696.547 tona zama jaso edo atera dira portutik.


Ergoiengo jaietan egindako rifaren zozketan Joxe Manuel Hernandez izan zen irabazlea. Bada jada 500 euroko saria esku artean du, eman diote. Pierre Ergoiengo jai batzordeko kideak eman zion saria. Ondoko argazkia horren adierazle da.




Txakurren jabeek dituzten betebeharrak gogorarazi ditu udalak. Arau hauste larrien kasuan 300 eta 1500 euro arteko isuna ordaindu beharko dute jabeek.

Harremantxok eta Bekoz Bekok txupinazoaren aurretik elkarretaratzea deitzea erabaki dute. Eraso sexistarik gabeko sanferminen alde; si tocan a una nos tocan a todas lemapean. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Gure Zumardian.

Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan