Oiartzungo festetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenentzat lan poltsa zabalik
Udalak jakinarazi du xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenen lan poltsa zabalik dagoela. Hori ezinbesteko baldintza bete behar dituzte hautagaiek: oiartzuarra izatea, euskara jakitea, eta 18 urtetik gora izatea. Izena emateko epea zabalik dago, eta hilaren 18an bukatuko da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eman daiteke izena udaletxeko informazio bulegoan.
Euskara betekizunari dagokionez, hautagaiek ziurtatu behar dute B1 maila dutela gutxienez, agiri bidez. Hori egiterik ez bada, udaleko Euskara Sailak hizkuntza proba egingo die hautagaiei.