Euskotren Ligan jarraitzeko hautagaien artean daude Hibaika eta San Juan.
San Miguel Liga eta KAE1 abian dira, eta asteburu honetan txanda iritsiko zaie emakumeei eta KAE2ko traineruei. Emakumeen kasuan etxean izango dute lehia, bihar, 17:30etik aurrera eta etxean, Pasaian. Gipuzkoako Emakumeen Ligako lehen saioan ariko dira bogan Hibaika eta San Juan, nor baino nor. Zumaiarekin batera, Oarsoaldeko bi traineruak dira estropada irabazteko faborito.
17:30ean hasiko da emakumeen lehia. Baina lehia hori ez da Pasaiako Bandera nork irabaziko duen jakitera mugatuko. Izan ere, hilaren 12an (Pedreñan) eta 13an (Donostian) EuskoTren Ligara sailkatzeko estropada dute emakumeen traineruek, eta Pasaiakoa test garrantzitsua izan daiteke batetik hori prestatzeko, bestetik bakoitzaren indarrak non dauden jakiteko.
Emakumeen ondoren, gizonen txanda iritsiko da. KAE1 Ligako hirugarren estropadan San Pedro B eta Trintxerpe ariko dira lehian.
KAE2koak, Areetan eta Santurtzin
KAE2 Liga bihar hasiko da, Areetan (18:00). Hibaikak eta Hondarribia Bk helburu ezberdinak dituzte. Errenteriarrek eroso bukatzea liga, formazioari garrantzia emanaz. Hondarribiarren helburua da iazko arantza kentzea, hau da, KAE1era igotzea. Uretan lortu zuten igoera ori hondarribiarrek, baina erkidego ezberdinetako ontzien kopuruaren kuotagatik, aurten ez dago liga horretan.