Auzoen beharrak jasotzeko, buzoiak jarriko dituzte Oiartzunen

Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan

Auzo batzar baten irudia da honakoa, Iturriotz auzokoa zehazki

Auzo batzar baten irudia da honakoa, Iturriotz auzokoa zehazki

Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan. Aste honetan udalak auzoetan egindakoen eta egin behar direnen gaineko informazioa emateko batzarrak egin ditu, eta bilkurak egin diren tokietan jarriko dituzte buzoiak. Horren helburua da batzar horietan parte hartu ezin izan dutenen iritziak jasotzea, ahalik eta iritzi gehien jasotzeko bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.