Pasaiako portuko trafikoaren goranzko bidea berretsi egin da ekainean zehar

2014ko hilabete guztietan bezala, iazko ekainarekin alderatuz gora joan da Pasaiako portuaren trafikoa. Aurreko hilabetean 289.566 tona gai mugitu ziren azpiegituran, iazko ekainean baino %25,18 gehiago. Aurten, denera, 1.696.547 tona zama jaso edo atera dira portutik.

Ontzi bat Pasaiako portuan

Ontzi bat Pasaiako portuan

2014ko hilabete guztietan bezala, iazko ekainarekin alderatuz gora joan da Pasaiako portuaren trafikoa. Aurreko hilabetean 289.566 tona gai mugitu ziren azpiegituran, iazko ekainean baino %25,18 gehiago. Aurten, denera, 1.696.547 tona zama jaso edo atera dira portutik. Siderurgia gaiek, berriz ere, indartu dute goranzko joera, iaz ekainaren bukaera arte zeuden datuak %24,8 hobetu dituelako —siderurgia gaiak portuaren trafiko osoaren %39 dira—. Txatarrak ere hazkundea izan du iaztik, %61ekoa. Autoen trafikoa, iazkoarekin alderatuta, %1,6 jaisten da, baina maiatzeko datuak hobetu egin dira ekainean. Eta arrantza sektoreak mugitu dituen tonak %23 handitu egin dira, ekainean 2.071 tona arrain sartu direlako portuan. Portuan sartu diren gaien jatorriari begiratuz, Errusiakoak izan dira gehienak, ondoren Alemaniatik etorritakoak, eta hirugarren tokian herbehereetatik jasotakoak. Pasaiatik atera diren zama gehienak Erresuma Batura joan dira, Belgika eta Argeliaren aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.