Orioren lehen ziztada bortitza apaltzeko gogoz
Galizian egingo dituzte asteburuan San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak. Bihar Bueun (18:00) eta etzi Sanxenxon (12:00). Bartzelonako lehen estropadan ziztada ederra eman zien Oriok gainerako lehiakideei, liga irabazteko faborito nagusiei batez ere, Kaiku, Urdaibai eta Hondarribiari. San Juanek lan ona egin zuen Kataluniako hiriburuan, eta San Pedro azken postuetatik gertu izan zen, baina ez larri.
Asteburu honetako bi estropadetan finkatuko dira ia behin betiko aurtengo ligaren joerak: nork borrokatuko duen koroaren bila, nor egongo den zonalde epelean, eta nor infernutik ihes egiteko borrokan. Nolanahi ere, Galiziako estropada eremuak zailak dira, aldakorrak, eta ikusi behar zer gertatuko asteburuan.