Bi blues kontzertu asteburuan, jaialdiaren aurrerapen gisa
Heldu den ostegunean hasiko da Blues Jaialdia, baina dagoeneko hasiak dira motorrak berotzen.
Heldu den ostegunean hasiko da Blues Jaialdia, baina dagoeneko hasiak dira motorrak berotzen. Asteburu honetan bi kontzertu egongo dira jaialdiari lotuta. Bihar (larunbata), De 2 En Blues Band taldeak San Pedro kalean joko du, 20:00etan. Ordu berean baina igandean, Travelling Brothers bandak kontzertua emango du kirol kaian.
Jaialdiko egitarau osoa eta gainontzeko informazioak ezagutzeko bisitatu blueshondarribia.com webgunea edo jarraitu Facebook kontua.