
L’uva Grisa Italiako Romagnako taldea
Soinueneak antoltuta, udako kontzertua, dantza tailerra eta herri afaria egingo dituzte Oiartzunen. Udako Kontzertua jaialdiaren barrukoak dira denak, eta besteak beste, 19:00etan Kontzejupean hasiko den kontzertuan Italiako L’uva Grisa taldearen Romagnako kantu tradizionalez, edo Lapurdiko H Eden taldearen musikaz gozatzeko aukera izango da. Badaude gauza gehiago, ordea, Honakoak:
- 11:00etan, Elizalde ikastetxeko pilotalekuan, Italiako Emilia Romagna eskualdetik etorritako musikari eta dantzariek beraien lurraldeko herri dantzak erakutsiko dituzte. Euskal dantzek ere izango dute tartea.
- 17:00etan, kalebuelta egingo dute Elizaldetik.
- 19:00etan, L’uva Grisa eta H Eden taldeen kontzertua Kontzejupean.
- 21:30ean, herri afaria Kontzejupean. Prezioa: 18 euro (txartelak Amazkar eta Garmendi txokolategian salgai). Musikaz eta dantzaz girotuta egongo da afaria.