Romagnako L'uva Grisa taldeko kideek, Lapurdiko H Eden taldekoekin batera, kontzertua emango dute Oiartzungo Kontzejupean gaur 19:00etan Soinueneari esker. Horren harira, eta Italiako Romagnako kideak herrian direla baliatuz, goizean zehar dantza tailerra egiten ari dira Elizalde ikastetxeko pilotalekuan.
http://youtu.be/rwKPZ4Peyxc
Romagnako L’uva Grisa taldeko kideek, Lapurdiko H Eden taldekoekin batera, kontzertua emango dute Oiartzungo Kontzejupean gaur 19:00etan Soinueneari esker. Horren harira, eta Italiako Romagnako kideak herrian direla baliatuz, goizean zehar dantza tailerra egiten ari dira Elizalde ikastetxeko pilotalekuan. Bertan, italiarrek Euskal Herriko dantzak ezagutu eta dantzatu dituzte, eta oiartzuarrek eskaintza itzuli diete, hau da, Romagnako estiloan dantza egin dute.
Udako Kontzertua da arratsaldekoa. Baina badira gauza gehiago. 17:00etan herriari bira emango diote bertako eta etorritako artistek, eta musika saioaren ondoren, 21:30ean hasita, herri afaria egingo dute Kontzejupean.