Donibaneko triatloiaren lehen ekitaldia egiten ari dira gaur 15:30ean hasita. Hasi aurretik, arrakastatsua da, parte hartzeari dagokionez, izan ere, 200dik gora baitaude parte hartzen, emakumeak eta gizonak.
Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.
Trintxer elkarteak antolatuta herri kirolen erakustaldia izan da gaur Trintxerpen Karmengo Amaren jaien barruan. Jokin Eizmendi aritu da harriak altxatzen, eta Saralegi eta Irazu, berriz, nor baino nor aizkoran.
Romagnako L'uva Grisa taldeko kideek, Lapurdiko H Eden taldekoekin batera, kontzertua emango dute Oiartzungo Kontzejupean gaur 19:00etan Soinueneari esker. Horren harira, eta Italiako Romagnako kideak herrian direla baliatuz, goizean zehar dantza tailerra egiten ari dira Elizalde ikastetxeko pilotalekuan. http://youtu.be/rwKPZ4Peyxc
Azken asteak osasunez makal egin ondoren, gaur hil da Hondarribiako etxean (Gipuzkoa), familiakoak alboan zituela. Donostiako erietxean ospitaleratuta egon da hainbat egun. Azken urteetan gurpildun aulkia izan du bidelagun.