Palestinako futbolari gazteek babesa eta elkartasuna jaso dute Oiartzunen

Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.

Hai Al Bustan eta OKEko kideak, Ugaldetxoko zelaian

Hai Al Bustan eta OKEko kideak, Ugaldetxoko zelaian

Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) eta Hai Al Bustan taldeetako kideek lagunarteko partida jokatu zuten atzo. Horren ondoren, OKEk palestinarrei futbolean aritzeko arropa (elastikoak, galtzerdiak…) oparitu zizkien, hara eramateko. OKEtik esan dute palestinarrak “oso gustura” egon direla Euskal Herrian. Eta desio dute Palestinako erasoak gelditu, eta haien lurraldean hemen bezain zoriontsu izan daitezela, “elkartasunezko besarkada bat oiartzuarren partetik”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.