Aldundiak ere doluminak adierazi ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nestor Basterretxea hil delako doluminak azaldu ditu, eta “euskal artista bikain” bezala izendatu du, egin duen ibilbide luze eta oparoagatik, “arte garaikideko artista bizia zelako, nazioartean garrantzi handia izandakoa. Lanean jardun du azken eguneraino”. Horren erakusle aldundiarekin batera prestatzen ari zen erakusketa dela esan du aldundiak. Udazkenean zabalduko dute hori, Donostiako Koldo Mitxelenan. Ikerne Badiola Kulturako diputatuak nabarmendu du asko miresten zuen artista zela Basterretxea, “duela gutxi, haren emaztea hil zenean harekin egon nintzen. Lanak eusten zuela esan zidan, zehazki aldundiarekin prestatzen ari zen erakusketa berriak”. Iazko uztailan Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion aldundiak Basterretxeari, “euskal arteari egindako ekarpen bikaina” saritzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.