Orotara, ia 20.000 euro banatuko ditu Euskara departamentuak diru laguntzen bitartez. Eskaerak BAZ bulegoan egin behar dira.
Euskara sustatzeko diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak. Txomin Sagarzazu zinegotziak azaldu duenez, alor guztietara zabaltzeko xedea du deialdiak: “helburu nagusiena euskararen erabilera bultzatzea alor guztietan da, eta diru-laguntzak bost eratakoak dira”.
Orotara, ia 20.000 euro banatuko ditu Euskara departamentuak diru laguntzen bitartez: Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeen artean 9.800 euro, euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkarteen artean 3.100 euro, Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten direnentzat 3.132 euro, errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduen artean 1.800 euro, eta webguneak euskaraz jartzen dituztenentzat, beste 2.000 euro.
Eskaerak BAZ bulegoan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazio gehiagorako, irakurri atxikita doan dokumentua:
Euskarazko diru laguntzak. Oinarriak