Oiartzungo auzo guztietan egon ondoren, Frigoliburutegia Elizalde auzoan egongo da uztail osoan.
Frigoliburutegia Elizalden
Oiartzungo auzo guztietan egon ondoren, Frigoliburutegia Elizalde auzoan egongo da uztail osoan. Elizalde ikastetxe ondoko biribilgunearen espaloian jarri dute, esne makinaren ondoan. Orain, erabiltzea falta da. Hortaz, Abaraxkako kideek herritarrei esan diete edozein momentuan eta edozeinek har ditzakeela bertatik liburuak, baita utzi ere.