Euskararen egunerako domeinu berria aktibatua egoteko eskatuko dute mozio bidez Pasaiako EAJko udal taldeak alkateari eskatu dio udalaren domeinua, .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala, hartara, Euskararen Egunerako, (abenduak 3) aktibatuta egon dadin. Bide batez herritarrei eta enpresei ere luzatu diete deia .eus domeinura bihur daitezen.
Oporrak Parkean programari lotuta dagoen ekimena da. Arratsaldeko bostetan hasiko da.
Maialen Emakume Taldeak Errenteriako udal gobernu taldeari eskatu dio jaiak bitartean herriko puntu ilunetan arreta berezia jar dezala, eta horietan Udaltzaingoaren presentzia handiagoa izan dadila, "puntu ilun asko daude herrian, eta horiek emakumeak erasotzeko gune izan daitezke".
Sindikatuaren arabera, udalak langile gutxiagrekin egingo du aurrerantzean kale garbiketa, eta horregatik ezbaian jarri du zerbitzua hobetuko dutenik Kezka agertu du UGT sindikatuak Pasaiako Udalak kale garbiketa bere gain hartuko duela iragarri duelako. Sindikatuaren arabera, erabakiarekin, "udala, zeharka bada ere, langileen lana kritikatzen ari da", eta "auserkeriatzat" jo ditu egin dituzten adierazpenak,