Saretuzek deituta, homofobiaren kontrako zebrabidea margotu zuten atzo Nafarroa etorbidean hainbat lagunek. Julen Mendoza alkatea, eta beste udal ordezkari batzuk ere bat egin zuten deialdiaarekin. Ortzadarraren koloreak ditu zebrabide berriak. Vicente Vadillo Francis-en hilketaren 35. urteurrenaren harira egin dute homofobiaren kontrako pasabide berria.