Xanti eta Maialen Errenteria-Oreretako erraldoiak ardatz dituen ipuin liburua aurkeztu dute gaur eguerdian Merkatuzarren. Hamarnaka ume eta guraso hurbildu dira bertara. Bertan ez dira falta, nola ez, liburuko protagonistak. Idoia Beratarbidek ilustratu du
Xanti ta Maddalen liburua, eta Joxe Mari Carrerek idatzi du. Carrerek berak kontatu die ipuina bertaratutakoei.
Zazpi euroan daude salgai, eta bihartik aurrera, Xenpelar kulturdendan eta Mirentxu liburudendan izango dute herritarrek erosteko aukera. Udaleko Kultura Sailaren ekimena izan da, Tantairekin elkarlanean.
‘Xanti ta Maddalen’ ipuinaren aurkezpena