
19:00etan hasi dira madalenak. Txupina bota dute Errenteria Musikal Kultur Elkarteko kideek nahiz Mindara elkarteko Mikel Izagirrek. Eta festa lehertu da, batez ere, Zentenarioa pasodoblea saltoka dantzatu dutenean Herriko Plazan zeuden ehunka herritarrek. http://youtu.be/JTgiVPvME8c?list=UUEIzgOdeRanRBrYIDGVV_0A

Hamazazpigarren urteurrena ospatzeko lau kontzertu emango dituzte, Gasteiz, Bilbo, Doonostia eta Hondarribian. Brucknerren Romantika sinfonia interpretatuko dute.

Oiartzungo Udalak jakinarazi du Oiartzun 2014 urtekaria (eta jaietako egitaraua) nahiz Mugarri saileko liburu berria ostiraletik aurrera erosteko aukera izango dela. Lehenak lau euroko prezioa du, eta bigarrenak 12koa.

Iristear dira madalenak. Asteburuan aurreko ekitaldiak egin ondoren, 19:00etan hasiko dira Errenteria-Oreretako festak. Ondorengo bideoa iazko txupinazokoa da, ikusgarria. http://youtu.be/8-Iby97-rMU

Hilaren 26an egingo dute aurtengo Sagardo Eguna Hondarribian. Gipuzkoa Plazan izango da arratsaldez, 18:00etatik aurrera. "Giro onean sagardoa edan eta pintxo goxo goxoak jateko aukera izango dugu", aurreratu du Olagarro Kultur Elkarteak ekimenaren antolatzaileak. Zazpi ekoizle desberdinen sagardoa dastazeko modua izango da.

Bandera bakarra paseatu zuen Hondarribiak atzo egin zitzaion harreran. Ez da gutxi, baina Pasaian Oriori bi puntuko tartea jan eta gero, lider bezala hasi nahi zuten astea. Pasaiko bi traineruek orain arteko emaitza onena lortu zuten Orion eta San Juan ozta-ozta ez da ohorezko txandan sartu.

Errenteria-Oreretako jaietako hilaren 21eko ekitalden zerrenda.

Euskotren arraun ligaren erdira iritsita, Oarsoaldeko bi traineruek liga horretako bandera guztiak irabazi dituzte, Hibaikak bi, eta Pasai Donibane Koxtapek bi, enpate. Aurtengoa lehia historikoa izaten ari da errenteriarren eta sanjuandarren artekoa, garai berri bat zabalduko duena. Gustua ematen du bi traineruak bogan ikustea, beti aurrean, eta halako lehiakortasunarekin. Bi taldeak, gainera, ligaren sailkapen nagusian buruan daude, 14na punturekin. Ezin da gehiago eskatu



Udalak proiektua idazteko Gipuzkoako Foru aldundiaren diru laguntza jaso du eta urrirako amaituta izango duela aurreikusi du

Kezkatuta daude San Pedroko kideak. Bai, neguan aldaketak izan dira taldean, tartean entrenatzailearena. Baina San Miguel Ligaren hasieratik sailkapenaren behealdean egotea ez zuten espero, hain behean egotea ez behintzat. Aldaketa horiengatik bazekiten moreek urte latza izango zela, baina zazpi estropada pasatu direnean, desio bakarra dute Libia ontziko kideek: estropada bakoitzean ahalik eta arerio gehiago uztea atzean.


Bi egunez ospatuko dituzte Madalen auzoko jaiak, Hondarribiko Portuan. Astelehenean botako dute txupina, baina ekitaldi gehienak asteartean egingo dituzte, Madalen egunean.