Euskotren ligako lau estropadetan San Juan eta Hibaikaren artean izan diren aldeak txikiak izan dira beti, gehiena, zazpi segundokoa.Horrela, lau estropadetako denbora guztiak kontuan hartuta, arrosek segundo bateko aldea ateratzen diote Hibaikari. Bitxikeria: Hibaikak estropadak beti larunbatetan irabazi ditu, San Juanek igandetan. Horrela joan dira orain arteko estropadak:
- Lehen, estropada, Pedreñan: San Juan: 10:59-Hibaika 10:56; 3 segundo Hibaikaren alde.
- Bigarren estropada, Donostian: San Juan: 10:43-Hibaika 10:50; 7 segundo San Juanen alde.
- Hirugarren estropada, Pasaian: San Juan: 10:46-Hibaika 10:41; 5 segundo Hibaikaren alde.
- Laugarren estropada, Orion: San Juan: 10:29-Hibaika 10:31; 2 segundo San Juanen alde.