Madalen auzoko jaiak
Bi egunez ospatuko dituzte Madalen auzoko jaiak, Hondarribiko Portuan. Astelehenean botako dute txupina, baina ekitaldi gehienak asteartean egingo dituzte, Madalen egunean.
Hilak 21, astelehena
- 16:00etan, auzo-apainketa eta Santa María Magdalena koadroaren erakustaldia.
- 19:00etan, txupinazoa.
Hilak 22, asteartea
- 08:30ean, Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.
- 11:00etan, Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.
- 17:00etan, buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
- 17:30ean, haurrentzako jokoak
- 20:00etan, txokolatada
- 20:30ean, buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
- 21:00etan, auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean.
- 22:00etan, disko festa.
- 00:30ean, zezensuzkoa.