Gaur hasiko dira Donibanen Santio Jaiak

Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen.

Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen. Gaur, Donibaneko eskubaloi taldeak botako du festen hasiera iragarriko duen suziria, 20:00etan. Gipuzkoako kopa irabazi du aurten taldeak, eta garaipena eskertu nahi izan die Jai  Batzordeak. Baina festari lotutako jarduerak txupinazoaren aurretik ere izango dira, baita aldarrikapenak ere. Izan ere, Pasaiako gainontzeko barrutietan egin bezala, Harremantxo eta Bekoz Beko taldeek deituta eraso sexisten kontrako elkarretaratzea izango da festak hasi baino lehen, Bati ukitzen bagaituzte, guztioi ukitzen gaituzte lemapean. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, eta parte hartzeko deia luzatu dute emakume taldeek. Hona gaurko eta biharko egitaraua:
  • 17:30: Joko-poteoa Meipitik txosnetara, mozorroturik.
  • 19:00: Buruhandiak Meipitik plazara txistulariek lagunduta.
  • 20:00: Jaien hasierako txupinazoa eta ikurrinaren igoera Donibaneko eskubaloi taldearen eskutik.
  • Jarraian Flashmob-aren dantza eta gozoki-jaurtiketa.
  • Jarraian Dantzaldia Bide Batez taldearekin.
  • 21:45: Dantzaldiaren atsedenaldia.
  • 22:30-01:30: Dantzaldia berriro Santiago plazan Bide Batez taldearekin. Bihar:
  • 07:30: Diana txistulariekin herrian zehar.
  • 08:00: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
  • 10:00: Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. Aurten José Antonio Karrikiri eta Jesús Jiménez omenduko dira.
  • 10:30: XXVIII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez.
  • Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izen emateko epea 10:15ak arte izango da.
  • 12:00: Toka txapelketa plazan.
  • 12:30: Kantujira Meipitik hasita herrian zehar.
  • 17:30: Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
  • 18:30: XXV. Gazteen dantza sueltoko txapelketa, Itsas mendi txistulari taldeak antolatuta.
  • 20:00: Herri kirol jaialdia plazan, Agustin Landarbide, Felipe Zubizarreta eta Fausto Mugerzarekin.
  • 20:30: Kontzertu akustikoa Bonantzako arkuan.
  • 23:30: NSF eta Street Bastards taldeen kontzertua Gazteluko txosnan.
  • 00:00 DJ-a txosnetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.