http://youtu.be/vyGzpaCRIgA
Erraldoi eta buruhandien topaketaren atzetik ibili dira hamarnaka haur eta guraso. Xanti eta Maddalenekin bat egin dute Lezo, Oiartzun, Pasaia, Iztieta eta Pontika auzoetako eta La Bisbal (Girona, Katalunia) herrietatik etorritako erraldoi eta buruhandiek. hamarnaka eta hamarnaka herritarrek jarraitu diote Landare Elkarteak antolatutako topaketari. Haurrentzako ur jolasak Gernika plazan izan dira, bestalde eta bertara erraldoien ondora gutxiago bildu badira ere, izan dira bustitzen ausartu direnak. Bertsolariek Foru plaza hartu dute eta bertan egin dute emanaldia Amaia Agirre eta Jone Uriak.
Arratsaldean, berriz, II Kukaña topaketa antolatu dute bostetatik aurrera Euskal Gunean, Lau haizetara, AEK eta EHEk.
Madalenetako
argazkiak hemen ikusi daitezke.