

Aurten Josetxo Etxandi Oroitaldiaren 39. aldia jokatuko da. Antolatzaileek deialdi berezia egin diete Lezoko emakumeei herri txapelketan parte har dezaten.

Santa Ana eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen. Meza Nagusia ermitan egingo dute eguerdian, eta, Habaneren ikuskizuna berriz, gauean egingo dute, Santio Plazan. Bazkal orduan marmitako dastatzea izango da eta arratsaldean, berriz, baltsen jaitsiera eta olinpiadak. Hona gaurko egitaraua osorik:


Donibaneren goialdean, mendi aldera, bada Santa Ana ermita izenekoa. Horren ondoan dago erromesentzako aterpetxea. Urtean zehar, eta Santio Jaietan bereziki, meza nagusia egiten dute bertan. Festetakoa gaur izan da, Santa Ana Egunekoa. Eliza bete-bete egin da. Hori izan da gaur Donibaneko jaien barruko lehen ekitaldia. Noski, badira gehiago


Zesta Puntako Munduko Kontseiluaren txapelketaren barruko finala jokatu zuten atzo Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bertan Egigure-Ibai Erkiaga bikotea izan zen irabazlea, 15 tantura jokatutako bi setak irabazita, Aritz Erkiaga eta Leori (15-14 eta 15-9).