Santa Ana eguna ospatuko dute gaur Donibanen, habaneren erritmoan

Santa Ana eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen. Meza Nagusia ermitan egingo dute eguerdian, eta, Habaneren ikuskizuna berriz, gauean egingo dute, Santio Plazan. Bazkal orduan marmitako dastatzea izango da eta arratsaldean, berriz, baltsen jaitsiera eta olinpiadak. Hona gaurko egitaraua osorik:

  • 10:30 Autoek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetatik, eta Santa Ana ermitara eraman.
  • 11:00 Meza nagusia Santa Ana ermitan.
  • Ondoren Salda eta pintxoak banatuko dira.
  • 12:00 Balkoietako IX. Lore-apainketa eta XII. Marmitako-lehiaketa.
  • 12:30 Jokoak adinekoentzat taldeka eta auzoka.
  • 13:30 Marmitako-dastatzea eta sari-banaketa (epaimahaia herrikoia izango da).
  • 14:00 Gazte bazkaria plazan.
  • 17:00 Balsen jaitsiera Bonantzatik plazara eta jarraian olinpiadak plazan.
  • 22:30 Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren IX. Emanaldia.
  • Santiago plaza musika eta kolorez jantziko da.
  • Jarraian Dantzaldia Tsunami taldearekin.
  • 23:30 Anai-Arrebak taldearen kontzertua eta Bastards from a basket DJ-ak Bonantzako arkuan.
  • 02:00 Soündberry, Zuda eta Ander Garaiar DJ-ak Gazteluren txosnan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.