Asteburuan primerako giroa izan da Donibaneko Santio jaietan. Santio, Santa Ana eta San Pantaleon, guztiak ospatu dituzte jada Donibanen. Oraindik, baina, San Inazio dute ospatzeke, eta jaietarako azken txanpari begira indarrak berreskuratzeko helburuz, gaur, atseden eguna egingo dute San Juanen.
Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.
Gaur, 19:30etik 21:00etara, banatuko dituzte Oiartzungo festen barruan egingo duten Gazte Eguneko kamiseta. Landetxe plazan egingo dute banaketa hori. Abuztuaren 5ean da herriko jaietan gazteen eguna.
Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Independentzia ez da bozkatzen lelopean 778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan izan zen guda oroitzeko ekitaldia politikoa antolatu du izen bereko taldeak egun horretarako Pasai Donibanen. 12:00etan izango da ekitaldia, plazan. Bertan jarriko duten oholtzan manifestua irakurriko dute taldeko bi kidek, eta jarraian, Orreagako gudan parte hartu zuten Pasaiako gudariei eskainia dagoen plakaren aurrean emango dute bukatutzat ekitaldia. Independentista guztiei bertaratzeko deia luzatu diete.
Albaolako kultur faktoriak ateak ireki ditu eta lehen bisitariak hartu, San Juan galeoiaren erreplika eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Galeoia eraikitzeko lanak bertatik bertara ikusi ez ezik, erakusketak eta artisauak lanean ikusteko aukera eskaintzen dute San Pedroko Ondartxoko ontziolan. http://vimeo.com/99008638 http://berria.info/berriatb/2153/
Familia larrituta zegoen, ostiraletik haren berri ez zutelako. Bere autoa Hondarribiko kanpin batean agertu da.
Madalenetako azken egunean, hilaren 25ean, egin zuten Euskal Gunean II. Kukaña Txapelketa. Bertan izan ziren parte hartzaileen artean erorketa onenari saria ere bazegoen, HITZA-k emandakoa.