Abuztuaren erdialdean hasiko da udala haur parkeak berritzen Altamiran
Altamira auzoan udalak bultzatutako parte hartze prozesuan auzoko bi har parkeak berritzea zela lehentasuna adostu zuten auzotarrek. Ekainean amaitutako prozesuaren ostean, lanen txanda dator orain eta udala abuztuaren erdialdean hasiko dela bi haur parkeak berrizten esan du. Kontratazioa esleitu zaion enpresarekin horrela adostu du udalak. Altamirako auzo ekipamenduen berritze proiektuak bi haur parke berritzea jasotzen du. Eraikia dago horietako bat aurretik, eta lurra kendu, berria jarri eta zabu berriak jarriko dituzte, halaber. Bigarren parkea berriz, osorik eraikiko da.
Lanak egiteko 21.202 euro inbertituko ditu udalak.